XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BILBAO ZUBIAZ.

Ta, Bilbao`ko txaideetan ibilli eziña, batera doaz, edo bata ugaritzen dala, besteak zaartzen eta ondatzen.

Kantalojas izena daroiana ondatu danean, eta bere konponketea osotzen ez dan artean, bildurgarria da emengo ezin ibillia.

Bilbao`ra berebillakin etorteko, birritan aztertu bear da, ta azkenean etorri ez.

Laster, Deusto`rakoa be, ezin-bestean, itxi ta konpontzen asi bearra ei dabe.

Urte-amaierako jaiok igaro ondoren itxiko ei-dabe ta laster baten konpontzen alegindu.

Aspalditik beste zubi bat bear zan or inguruan, asmoak eta geitxoagoak be or dabiltz, baiña zubi zarraren eriak aurrea daroe, ta ezin itxoin.

Ta, orretatik, a zelako kalteak eta nasteak alboko kaleetan izango ditugunak.

Gazolinarik eza bera be obea izango zan, eta orretara eltzen ez ba`gara be, oiñaz ibiltzea izango dogu errezena ta azkarrena.

Ikustekoak ikustekotan gara!.

ERESBATZAK

Gabon aldia izan be, ta gogo ekintzetarako berezia izan.

Jaiero ditugu emen edo inguruan orreitariko onenak.

Il onen 8`gnean, Ama-Neskutsaren egunean, baten lekuan bi batera, ta Bilbao`ko Udaletxeko txistulariak tartean.

Urtero izaten dogu emen, EASO abesbatza, aurten be bai.

Jaiaren asiera GURE AMETSA Alonsotegi`ko gaztetxoen abesbatzak jarri eutsan, beti lez zoragarri; gero, txistulariak, eta onen ekintzan Ansorena aundiari emen zan bera euren omenalditxoa eskeiñi eutsen.

Ondoren, EASO abesbatza, berbiztuta, indar-barrituta entzun al izan gendun.

Unbe`ko Hogar de la Casilla ikastetetxearen alde izaten da urtero, ekintza onetan batzen dana, ta an ziran etxe orretako umeak, abeslari, soiñulari ta entzuleeri eskerrak emotera etorrita.

Euren agurrak eta eskeintzak euskeraz izan ziran.

Ta, azkenerako, ba-dakizue, urtero urtero izaten dogu jai au, eta orretan arduratzen diranak ezagun-ezagunak dira.

Ara emen Asteinza`tar Gillelma, jendearen aurrean agertu bear izan zan, berak be omenaldi polit bat jaso eban-eta.

Orrenbeste urtetan orrenbeste neke ta lan artuak merezi eban benetan orrenbeste, Bere itzak, euskeraz, eskerrak emoten, irrati bidez be zabalduak izan ziran; bero-bero txalotua izan zan.

Zorionak ba Asteintza lagun zarra!.

JAIAK

Emen doguz gaiñean, euskaldunak euskaldunen oituran, etxe barruan, etxekoekin bat eginda igaroko doguz, apal, alai, zintzo! Bitartean, gure umetxoak oporraldietan, eta jostailluen zain.

Orretan bai benetan, dirutza izugarria joaten dala, ta sarri, ganora barik ¡asmatu egizu zerk poztuko daben zure umetxo ori, baita baiña, bere burua argitzeko, zenbaki ta zenbaketa ta beste edozelako jakintza bidean jarriko dituen jostailluak bear litzakez.

Ba-dira orretara berezitu diranak, joan eta ikusi aurretik orrelakoak, beste edozer erosi baiño len.

Gregorio de la Revilla 1`ean daukazue IKIRIKI denda polit barria.

ASTI.